Jarduerak
Kultur Jarduerak:
UR-JAUZIKO ETXEETATIK hurbil honako herri eta hiriak daude: Artziniega, Urduña, Bilbo, Vitoria-Gasteiz; horrek bidea ematen digu interes handiko kultur irteerak egiteko.
- Historiaurrea: Añeseko eta Urduñako trikuharriak, Anguloko eta Santiago mendiko otso
_ zuloak, eta abar.
- Erromatar Aroa: Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoa.
- Erdi Aroa: Kexaako monumentu multzoa, Urduñako Eliza-gotorleku gotikoa, Vitoria-
_ Gasteizeko Santa Maria Katedrala, Burgoseko Katedrala.
- Aro Garaikidea: Guggenheim Bilbao Museoa, Vitoria-Gasteizeko ARTIUMa, eta abar.

Naturan:
UR-JAUZIKO ETXEEN inguruan naturari loturiko hamaika jarduera egiteko aukera dago:
- Mendi-ibilaldiak. Hainbat luzeratako eta zailtasun mailatako ibilbideak daude, familia
_ osoarentzako egokiak.
- Txirrindularitza. Basoak eta zelaiak zeharkatzen dituzten bide eta bidezidor guztiak
_ mendi bizikletaz (BTT) egiteko modukoak dira.
- Hegaztiak behatzea. Penintsula osoan hegazti habiagile gehien duen ingurua da.
_ Nabarmentzeko modukoak dira hegazti harrapariak eta basoko hegaztiak.
- Parapentea eta delta hegala. Urduñako hegaldi-eremua (600 m.ko jauzia) hegaldi
_ librean aritzeko inguru bikaina da.
- Espeleologia. Inguruan 300 kobazulo baino gehiago dago; horietako batzuk munduko
_ luzeenetakoen artean daude.
|