Informazio orokorra  
Kokapena eta sarbideak  
Instalazioak  
Harremana  
Ingurua  
Jarduerak  
Historia  
Tarifak eta erreserba  
Ontziko liburua  
> Araudia  
   
 
 
   

Araudia

1. Erreserba egin duen pertsonak erreserba egitean eman dituen datuak benetakoak direla bermatu behar du.

2. Guztion interesagatik, etxe bakoitzean lo egiteko ezarritako kopurua baino pertsona gehiago egotea debekatuta dago.

3. Ondoko etxeetako ostalariak haserraraz ditzakeen zaratarik edota ekintzarik ez da egingo.

4. UR-JAUZIKO ETXEAK natura inguru pribilegiatu batean daude, hori dela eta, naturarekiko errespeturik handiena izatea, ura eta energia ez xahutzea eta ingurumena ez kutsatzea eskatzen dugu.

5. Sua piztea, adarrak eta loreak moztea, animaliak eragoztea, harrapatzea edota hiltzea debekatuta dago.

6. Etxeetan ez da konpainiako animaliarik onartuko. Gainerako lekuetan txakurrak lotuta joango dira. Jabeek txakurraren gorotzak batuko dituzte eta neurriak hartuko dituzte gainerako erabiltzaileei eta inguruko faunari trabarik ez egiteko.

7. Egonaldiaren azken egunean ostalariak etxea garbi eta egoera onean uzten saiatuko dira. Erreserbaren ardura duen pertsonak etxean egon bitartean gertatutako kalteengatik ordaindu beharko du.

8. Jokabidea egokia ez bada, gainerako ostalariei traba sortzen badie edo honako araudi hau betetzen ez bada, Zuzendaritzak sartzea ukatzeko eta kanporatzeko eskubidea izango du.

EGONALDI ZORIONTSUA IZAN DEZAZUELA!

Ur-jauziko etxeetan egonaldia pasatzeak araudia onartzea dakarrenez, erreserba egiten duen pertsonak agiri hau sinatu beharko du ados dagoela agertzeko.