Informazio orokorra  
Kokapena eta sarbideak  
Instalazioak  
Harremana  
Ingurua  
Jarduerak  
Historia  
Tarifak eta erreserba  
> Ontziko liburua  
Araudia  
   
 
 
   

Ontziko liburua

> Ur-jauziko Etxeak

Gau hotz-hotz batean basoko animalia guztiak elkartu ziren. Negua zenez, hostoz eginiko berokia zeramatzaten jantzita. Hartzak, denetan nagusia zenak, ideia bat azaldu zien:

- Entzun, zergatik ez diogu norbaiti esaten etxe batzuk egiteko, jendea hona etortzeko eta bide batez guri janaria emateko?

Guztiei ondo iruditu zitzaien eta mendira igotzeko haien bizitokitik askotan pasatzen zen Koldo izeneko gizon bati esatea erabaki zuten. Azeria, animalia guztietan azkarrena zena, gutuna idazten hasi zen:

Kaixo Koldo:
Zelan zaude? Gu, animaliok, oso ondo, baina zuk etxetxo batzuk egitea gustatuko litzaiguke, pertsonak etortzeko, eta bide batez guri janaria emateko? Saiatuko zinateke?

Gutunak horixe zioen. Idazkia Piko-Teo txoriari eman zioten eta hau, hegan egiten, Koldoren etxeraino heldu zen.

Txoriak leihoaren kontra jo zuen…, baina eskutitza erori baino lehen Koldok hartu eta irakurri zuen.

Harrituta geratu zen, baina ideia ona iruditu zitzaionez, ur-jauzi baten ondoan etxetxoak egiten hasi zen.

Arazo asko izan zuen, jende guztiari ideia ona ez zitzaiolako iruditzen.

Baina azkenean egin zuen. Eta bukatu zuenean, animali guztiak oso pozik eta alai jarri ziren.

Negu horretan inoiz baino hotz handiago egin zuen, eta gauza bitxi bat gertatu zen: ur-jauzia izoztu egin zen. Hori Koldorentzat ez zen arazoa izan, patinatzeko oso toki egokia izango zela bururatu zitzaiolako. Baina bazegoen arazo bat: hantxe bizi ziren lamiak ere, izoztu egin ziren eta ezin ziren kanpora atera. Handik irteteko eskimalek arrantza egiteko egiten duten moduko zuloa egin behar izan zuten.

Lamiak izoztuta zeudenez, berotzeko su handia piztu zuten. Beroak izotza lurrindu zuenean, lamiak burruntzi urdin eder bihurtu ziren, eta ibaiko uraren gainetik hegaka hasi ziren. Handik aurrera intsektu horiek ur-jauzia eta bertara etortzen den jendea zaintzeko ardura hartu zuten.

Harrezkero, Koldok egin zituen etxetxoetara jende asko etortzen da, izan ere, inguruneaz eta naturaz gozatzeko toki zoragarria da. Zain ezazu! Ibaiaren zaindariak diren burruntzi urdin ederrak zuri begira egongo dira eta. Ikusi nahi al dituzu? Erdu gurera!

Eta sekretu bat esango dizut. Toki hau ipuinezkoa badirudi ere, benetakoa da eta UR-JAUZIKO ETXEAK izena du.

ETA HALA BAZAN EZ BAZAN, SAR DADILA KALABAZAN ETA AGERTU DADILA UR-JAUZIKO PUTZUAN

Ipuin hau nire aitari dedikatuta dago, Koldorentzat maitasunez

(Haizea Ganzedo Viterik idatzia (8 urte). Aitari eta honek egindako lanari eskainia)

> Iruzkinak

Egonaldiari buruz nahi duzuna idatzi.

Iruzkinetara sartzeko