|
Informazio orokorra
UR-JAUZIKO ETXEAK landa-turismoko gunea naturaren erdian dago, bazter xarmangarri batean. Atseden hartzeko eta naturaren egoerarik garbienaz gozatzeko prestatua dago, bost zentzumenen bitartez.
Angulon dago, Mena Haranan, Burgos probintziako ipar-ekialdean, PeƱaladros ur-jauzi ederraren ondoan.
PeƱaladros ur-jauziak -13 metroko luzerakoa- urte osoan du ur-emaria eta bertan zuhaitzez inguratutako putzu ederra sortu da, hamaika animalia-espezieren babesleku. Horien artean igaraba arrunta, ur-ipurtatsa, ur-zozoa eta martin arrantzale koloretsua nabarmendu ditzakegu.

|