Informazio orokorra  
Kokapena eta sarbideak  
Instalazioak  
Harremana  
> Ingurua  
Jarduerak  
Historia  
Tarifak eta erreserba  
Ontziko liburua  
Araudia  
   
 
 
   

Ingurua

UR-JAUZIKO ETXEAK Araba eta Burgos probintzien arteko muga zehazten duen Salvada mendiaren ipar-isurialdean daude. Ingurua Natura 2000 Sarearen barruan dago. Bertan mila metrotik gorako mendiak eta haran zabalak aurkituko dituzue.

Paisaiaren ezaugarri nagusiak harkaitzezko harresia irudikatzen duen mendia eta erkametzez eta pagoz osatutako baso berde oparoak dira.

Inguru horretan 120 hegazti espezie hazten dira eta Penintsulako ugalketarako hegaztien dibertsitaterik handiena bertan dago. Sai arrea, sai zuria, arrano beltza, belatz handia eta belatxinga mokogorriak dira espezie adierazgarrienak. Ugaztunen artean igaraba arrunta, bisoi europarra, lepahoria, otsoa eta ferra-saguzar mediterraneoa aurkituko ditugu.

Mendi horretan bertan Nerbioi ibaiko ur-jauzia dago; 270 m. ditu eta iberiar penintsulako luzeena da.

Argazki gainean klikatzean handitzen dira.